Eko-lurraldea INICIO

 

 

EU | ES | EN

Eko-lurraldea


Lurraldearen Ingurumen Kudeaketa Iraunkorra

Eusko Jaurlaritzako ETORTEK Ikerketa Estrategikoko Programaren, ECOBASK “Ingurumena, Iraunkortasuna eta Baliabide Naturalak” arloaren barnean kokatzen da. Ingurumen eta Lurralde antolamenduaren Sailak eta Industria, Komertzio eta Turismo Sailak ere finantzatuta dago.

2005-2007 aldia.

EKO-LURRALDEA ikerketa estrategikoko proiektua da. Bere misioa, diziplina anitzen ikuspegitik, Euskal Herrian lurraldearen kudeaketan estrategia iraunkorrak ezarri eta horien jarraipena egiteko, planteamendu, eredu, metodologia eta laguntza-tresna berriakkontzeptualizatzea eta garatzea da. Tresna hauek, kudeaketa maila ezberdinetara (herri mailatik, eskualde, eta gorako mailetara) egokituko lirateke. Ikerketa eta garapena, natura eta eraikitako inguruen eta hauen arteko elkarreraginaren, ezaugarri sozio-ekomonikoen (jarduera ekonomikoak, hirigintza, faktore sozialak, etab.) eta ingurumen faktoreen (fisiko, ekologiko, etab.) ezaguera sakonean oinarrituko dira. Ikerketa bideraturako proiektua den neurrian bi ardatz nagusitzen dira: batetik, lurraldearen portaera erabakitzen duten prozesu orokorren ezagueran sakontzea helburu duten ekintzak, eta bestetik, ikuspegi integratu batetatik lortutako ezagutza hori lurraldearen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko erabaki-prozesuetan baliagarriak izan daitezkeen tresnak sortzea duten ekintzak.. EKO-LURRALDEAk arlo zientifiko eta teknologikoak integratzearen, gai hauetan erreferente diren zentroetan goi-mailako prestakuntza egitearen eta nazioarteko elkarlana bultzatzearen alde egiten du.